Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ARAN^

Begira nago, begira
bi begiak urrutira:
Felisa eta Angel dira. [I]
Eztei-eguneko datoz,
urrea dute distira.

Urrea dute distira,
baina ez metalarena,
bai jende zintzoarena,
bizitza luzean jator
jokatu duenarena.

Eztei-eguneko datoz,
ezteiak berriztatzera,
berriz ere aldarera,
lehenengo maitasun-zina
egin zuten mahai berera.

Felisa eta Anjel dira,
jende ondo saiatua,
bizitzak eskolatua,
lanak, fedeak, gaixoak
ondu eta gozatua.

Bi begiak urrutira
begira nago pentsatzen
nola den dena gertatzen:
nola izan ginen gazte,
nola ari garen zahartzen.

Begira nago, begira
bizitzaren jirabira,
kristau-fedeko argira;
Kristo piztu denez gero,
geroak argiak dira.

Gaia 1: Laguna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa