ARAN^
Egunerokotasun nekegarriak badu
ate bat,
larunbatero jaiegunera
gaituena aldatzen:
Bezperetako salmo-kantiken otoitza da. [I]
Behin, Bezperez gero, jada
igandearen eremu jaiezkoan gara
.
Eta zein bestela ta zein bestelako garen
sentitzen igandean!
Pentsamentu arraiz eta
esperantza gogoz blai, festakoz gara jazten,
eta nahiko genukeen munduz zaigu abiatzen
buru gaisoa eta bihotz gizarajoa,
atsegin eta atseden amairik gabekoen
gogoari jarraiki.
Ohi ez bezala gara gizartean agertzen:
esku-zabalagoak, xaloagoak.
Lagun-adiskideekin elkartu ohi gara,
berriketaldi galantik ere egin ohi dugu
eta lasaiago ibili ohi gara, astegunetan baino;
eta nahiz jolaserako, nahiz egonerako,
nahiz gozamenerako,
askoz asti gehiago ohi gugu igandeetan.
Bai bestela eta bai bestelako garela
sentitzen! Jaunaren eguna da:
larunbat iluntzeko Bezperetan hasia,
igandeko Bezperen oihartzun hedatsuan
isilduko da poliki.
Hil eta berpiztuaren asteroko ospakizun
berpizgarriaren Jaungoikozko dohain,
larunbat-igandeetako Bezperen tarte alaia.
Egunerokotasun nekegarrian, argi-
egunak tartekatuz,
igandea jaiegun!