ARAN^
Bide berria bedeinkatzea zala-ta, bildu giñan Gesaltza-n, Gabonillaren 11-garrenean. Alaxe jaunak: gesaltzarrak, Oñate-tik Arantzazu-rako errege-bidera atera dituzte beren etxeak, bide zabal, berdindu eta ongi ezarri onekin. [I]
Bide berri ain eder, baiñan ain jardutze ta neke luzez egindako onekin zer-ikusirik ez nualako-edo, neu izan nintzan lenengo Gesaltza-ratu nintzana. Gero Aita Lasa. Eta Aita Lasa-rekin asten da bide onen egileen errenkada. Aita Lasa. Luis kamiñeruarekin jetxi zan. Aien ondoren, Oñate-ko alkate Reyes Korkostegi jauna. Oñate-ko erria, kale ta baserri, atontzeko, txukuntzeko ta aurrera ateratzeko gizon onek duan ardura goragarria, ondo ezaguna da inguruetan. Arekin, goi-alde ontako bide-zai degun Julian etorri zan.
Eta an zeuden, etxe-aurreak betean, bide egiñaren poza zeriela, jai-egunekoz eta jai-egin-zale, Gesaltza-ko Anduaga-tarrak, Arregi-tarrak eta Zumalde-tarrak*. (1)
Aurreneko agur-itzak-eta trukatu ondoren, Aita Lasa jantzi zitzaigun roketez eta estolaz eta bidea gora abiatu giñan. Eta latin eta ur-bedeinkatu ugariz, bidea oparo bedeinkatuta utzi ziguna, neuk dakit.
Eta gero, bide ta bedeinkazioaren ondra ta alabantzan, bazkaria. Alako gertakizunari alako otordua zegokiolako, nunbait, jaki goxo, ongi prestatutako ta ugari eman ziguten Zumalde-neko etxeko-andrak.
Aita Lasa-k, Alkate jaunak, Jose Mari bertsolariak-eta, berriz, beren jardun eta ateraldi asmoz eta gozo beteekin, atsegiñago egin ziguten janaldia. [II]
Kafera ta kopara iritxi giñanerako, dena zan baserrietara-bidea, dena baserrietara-bideen gorapena, dena baserri-bide-egilleen aipamena ta aintza.
Zigarro-puruen kee artean geundenean, Arkadia zorionekotik jetxitako igerle doatsu bat bezela, mintzatu zitzaigun gure Aita Lasa.
Laiñoak garbitzen dituan ipar argi bat bezelakoa zan aren ekiñaldia. Baiña ondo gogoratzen ez badet, edo zerbait geiago edo gutxiago badiot, barkatu zaidazute, une eder artan, ez nituan, bear bada, gauzak ondo jasotzen-eta. Niri onako au entzun nuala, dirudit. Ara:
"Soro, zelai ta arboladien erdian, eta gure lurraldearen apaingarri, baserriak muñoetan eta ibar-uneetan or ageri zaizkigu, banaka, biñaka edo taldeka. Guztiok eder-esten ditugu. Guztiok dakigu gure erritar jatorrenen bizi-leku dirala. Guztiok nai genuke iraun dezaten.
Esnea, aietatik jeisten dute gure kaleetara; aragia, aietatik gure aragitegietara em>[sic]; arrautzak, frutak, barazkiak, aietatik gure azoketara.
Apaingarri ez-ezik, onuragarri ere ba-ditugu bada gure baserri oiek.
+++br />
Baserrietaz asko itzegin da. Baiña gaur-egun iñoiz baiño itz-bide ta idatz-bide biziagoa biurtu da baserria. Izan ere, sekulako inka-aldian arkitzen da: il-bear gorrian edo sendaketa gogor bat egin bearrean. Bietatik bat.
Eta ala, baserri batzuek iltea aukeratzen dute, tamalez. Eta leen, orma zurien gaiñean teillatu gorri bat ikusten genuan zenbait tokitan, gaur sasi eta untzen berdetasun beltza ikusten degu. Beste baserri batzuek, berriz, egundoko yayo, jaso ta lirain ageri zaizkigu. Baiña ba-dira, oraindik eriotzaren eta bizitzaren erdian —zenbat!—, zer aukeratu ez dakitela, nora ta zertara jokatu ez dakitela, ez-baian eta larri.
+++
Baserritarren kexua, kezka, amesa. asmoa ta gogoa, kaletik gertu egotea degu. Bidezko gauza. Bidezkoa beren seme-alabak ikasteko aukera obean ikusi-naia; jardun-bide, ogi-bide, bizi-bide on bat errezago iristeko eran ikusi-naia.
Kalean dena dago gertu, ordea. Ikastetxea gertu, sendagillea gertu, denak gertu, lantegiak, zinemak, tabernak gertu, apaiza ta eliza ere gertu. Dena gertu, dena bertan. Eta ortaz ezin genezake ezer ukatu. Ori alaxe da. Ori ta beste gauza asko ere.
+++
Orain arteko tentazio-iturriak, kaleko aukera ta erosotasunak izan ditu, batez ere, baserritarrak. Baiña kaleko aukera ta erreztasun oiek, orain, zorionez, baserriraiño iritxi zaizkio, edo etxerako bidean ditu.
Bidean. Alaxe. Orregatik atondu bear ditu baserrirako bideak. Kaltzada zaar eta estrada lokatzaztuekin ez dago etorkizunik. Arriz eta asfaltoz ondutako bide berriekin bai, ordea.
+++br />
Erriko zalaparta, autsarte ta naspillatik bear ainbat urruti, ta errirako bide on bat dutelarik, baserritarrak biaramon lilluragarri bat daukate aurrean.
Motor, bizikleta edo autoen bidez, bereala daude eskolan aien umeak, bereala lantokian aien seme-alabak, bereala azokan aien etxeko-andrak, bereala perian edo gizartean aien gizonak. Eta, bereala etxean, berriz ere.
Gaurko aurrerapen eta aurrerapideei eskerrak, baserriak iñoizko gertakizun ederraren atarian, iruditzen zaizkit. Eta ez iruditu bakarrik. Ikusi ere egin ditugu. Bide on baten jabe diran baserri ta auzo-uneak, edozein bizi-bide erosoren parean jarri dira.
Esneak, aragiak arrautzak. frutak, barazkiak, sekula baiño estimazio-bide aundiagoa dutelarik, sekula baiño estimazio-bide aundiagoan daude.
Ta, zenbait tokitan bezela, bide egoki bat egin ondoren, baserriak alkarrekin batean lan egitea erabakitzen dutenean, estimazioa beti izango duten fabrika-lanen jabe biurtuko dira. Negozioaren pozak, berriz, lanik irabazgarrienak aukeratzera eramango ditu, eta onek, lanerako tresna egokienak iristera.
Eta onela etorriko da baserrien goraldia, eta baserritarrak berriz ere maiteko du bere etxea eta txukuntasunez eta egokitasunez jantziko du. Eta aslpaldi ontan ain muxin zaizkigun neskatxak, aietan jarriko dituzte beren begiak, eta baserri-semeen ondoren abiatuko dira.
Au ez da amesa bakarrik, au gertatu ditekena da eta gertatu bear duena, eta zorionean, gertatzen asi ere egin dana.
+++br />
Geroari begira, bideak ditugu baserri-bizieraren eutsigarri, bideak gure euskal-paisajearen salbagarri. Gure erriak, beren aparteko edertasunean iraungo badute, beren aberastasunean iraungo badute, an eta emen, erribiran edo urrutiagoan ageri diran baserriei eutsi bear zaie. Baiña aiei eusteko bideak dira aurrenengo oñarri. Bideetatik iritxiko da baserrietara orain artean sekula izan ez duten yoritasuna, bideak etxeratuko die lurra askoz samurrago lantzeko erreztasuna, bideak eramango die ukullurako laguntasuna, bideak emango die iñoiz ezagutu ez duten alako askatasuna ta poz berri baten gozoa.
Onelako bideak, Gesaltza-n gaur bedeinkatu degun bide onen antzekoak, Luis Ugarte kamiñeru azkar eta artetsu zaarrak egiten dakizkian bezelakoak, zein zorion-maillatara jasoko dituan gure baserriak, ikustekoa izango da.
Orregatik, txaloak gesaltzatarrei, Reyes alkateari, Luis eta Julian kamiñeruei, alako iru baserri ederri, alako iraun-bidea eta alako etorkizun-bide itxaro arazlea iriki diotelako.
Eta gure txaloetan ez ditzagula aaztu, bide onekin ainbeste ardura erabilli zuan Juan Bautista Ayerbe; Juan sobreestante berria; arek bialdu zizkigun langilleak eta Gipuzkoa-ko Aldundi zabala".
+++
Aita Lasa-k etzuan bere buruarentzako txalorik eskatu, baiña guk gustora txalotu genuan bere
itzaldiaren ondoren, itzaldiagatik eta egitez egin duanagatik.
Aita Lasa-ren errenten kontura, arro baiño arroago nengoanean, Luis kamiñerua onako onekin atera zitzaidan: "Ea, beste prailleak ere zerbait esan dezala".
Baiña nik zer beste zerbaitik esan bear nuan? Zer besterik esan nezakean? Ez al zeuden esatekoak naiko ta ongi esanda? Baiña alkarri entzutea debekatzen asi zitzaizkigun gazte-jendearen atariko bulla ta motor-zaratarekin, maia uztera bearturik arkitu giñan, nire esturen lasaipide ederrerako.
Etxe aurrean eta gertu zegoan, maian ere zenbait flash eta txiste-disparo egin zizkigun Plazaola erretratzaillea. Eta banatu gindezen baiño leen, eta alako gertakizunak bere "documento gráfico" egoki bat izan zezan, automobil, moto-eta guzti filmatu ginduan.