Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ARAN^

Ujolen bolbola* oroitaratzen didan itza da Loyola. Izen atsegiņa, erreka izena aiņa. Alaxe zait atsegin erreka mardula —arri arte garbitik, errekarro argitik, garbi ta argi ta mardul—, ujolen bolbola altxatuz doala. Alaxen zait atsegin ujolen bolbola —borobil eta gozo, boladaz bolada, dena doņuz doala, aidera igoz—, arbola.
Ur-bolbol-arbola —espiritu-ujolak oroituz dagola—, ur-bolbol poema mardul bat bezela, entzuten det Loyola. Alaxen zait atsegin, espiritu-ujolen otsa dariola. Alaxen Loyola: ur-bolbolaren doņu ta, doņu-arbola.

+++

Eta Iraillaren 11-garrengo Jai-arratsalde ontan, Loyola-ra etorri naiz, gogo-jardunak egitera. Ementxe nai nituan egin eta ementxe nago: baiņa ez etortzeko alegiņik egin gabe.
230 duan gelan sartu naute. Gela aundia, ez ezer palta, ez ezer sobra ez duan gela. Mai bat, oge bat, jarleku, garbitegi eta jantzitoki bat. Traba gutxi ta uts-arte garbi nasai asko. Prantziskotarren gela bat ematen du ontan.
Leio zabaletik, ikustera ain oituak gauden eliz-kupula mardul eta yayoa eta, aren ostean, Izarraitz are mardul eta yayoagoa, ageri. Eta goian, kupularen aldamenean, bi zeru-pusketa urdin.

+++

Nere ain gustoko giroan arkitzen naiz, beraz. Teillatu gaiņetatik gora nabaitzen det anima. Ta orixe nai nuan: astetxo batean, eguneroko ta betiko norbere arazotxoetatik erabat aske, askatasun goren batean bizi.
Eta Arantzazu-tik nator. Eta Arantzazu-ra itzuliko naiz laister, Jainkoa lagun. Egoei nai diet atseden eman, aidea aldatuz. Ta, aidea aldatuz orain, Arantzazu-ko aidea berriz ere berri arkitu al izateko eran jarri. Gizonok toki batera egiteko almen zorioneko edo zoritxarreko bat ba-degu. Oitu egiten gera eta, gero, inguruaren aundiak ez digu mirarik egiten.

+++

Urtero egin izan ditut gogo-jardunak Arantzazu-n ere. Baiņa an dena det ezagun, ain ezagun. Eta geiegi itz egiten didate eta geiegi naastua nago gauzekin. Geiegi lotua ere.
Eta ez. An baiņo obeto iruditzen zait emen. Emen, sartu nauten gela ere ez bai det ezagutzen. Emengo etxe-arazoei lotu gabe nago, emen aske naiz. Beraz ementxe nago Jaungoikoarekin askatasun guztiz jarduteko giroan. Eta orixe det opa.

+++

Nere gelarantz dagoen erluju-oboak deitu nau. Sei-seiretan dago. Miņutu-orratz luzeagoa amabietan. Ordu-orratz motxagoa seiretan. Oraindik ez dira seirak berriz. Erloju* ori gaizki ote dabil edo geldi ote dago? Geldi dago.
Zer egoera liraiņa erluju orrena! Orratz luzeena amabietara, ordu osora, ordu betera, Jaungoikoaren ordura, amabietara. Ardurarik geien goiak balio, amabietara. Eta zuzen eta beera, zati motxagoa obo txikiagoaren barruan, pareko numeruari ukitu gabe, baiņa arengana. Zerbait emango nuke nik anima erluju* ori bezela geratu litzaidaken. Gorantz nere zatirik luzeena, lenengo oboa zeartuz, bigarren oboan zear, luze, amabietan zear barrenduta. Eta orratz motxagoa beera, baiņa lenengo oboaren barruan, beeko numerua seņalatuz bakarrik, beeko numerutik bear dan neurrian geratuta, baiņa arengana.

+++

Jauna, emaiozu nire animari ain biziro opa duana. Emaiozu mundu onen oboa goituz, zugan barrendu nadilla. Eta beeko arazoetan dagokion esferaren barruan aritu dedilla.
Erluju ori geldi dago eliz-kupularen arira. Osteko arkaitzaren arira. Zerura begira aren orratz luzeagoaren gezi-burua, amabietan gora barrendua.
Zer poza nere animako erluju au alaxe jarrita aterako banu emendik! Munduan ez litzake amabiak puntuan edo seirak puntuan beste ordurik bizi bear. Edo bi orratzak amabietan edo sei seiretan geldi.

+++

Zer oiņarri ederra eman didan erluju orrek gogo-jardunen atari ontan. Aurreneko zer-ikasia artu det. Aurreneko gogo-jardunen azalpena ortxe daukat. Ortantxe jarri bear det burua, ortantxe anima, ortantxe egitea. Munduan degun naaspilla ontan bizi bear detan postura ere ortantxe. Ez al zigun Kristo-k postura orixe bera erakutsi? Ez al zan zeru-lurren erdian zutik jarri? Jaungoikoaren eta gizonen artean zintzilik, bien tarteko, biekiko artu-emanean, biek [sic] alkartuz, biak batasun ederrean lotuz bezela?
Kristo-ren ordu ortantxe jarri nai nuke, alegia, nere buru osoa.

+++

Goizegi iritxi naz Loyola-ra. Gaiņetiko apaiz ejertzizio-egilleak 9-etarako etorriko omen dira. Tartean, ba-dakit zer egin: Oņatz-era igoko det, niretzako ain aaztu eziņa dan Oņatz-era. [I] Antxe entzun nituan lenengo aitortzak eta an, igaro nituan iru egunetan, lagun onak egin nituan. Nola ote dira? Bear bada, ez dira nerekin oroitu ere egingo.

+++

Apari aurretik, Oņatz-etiko ostera kontatzeko ainbeste asti ba-daukat oraindik.
Igo, arlote batenak egiņaz, igo detala uste det. Emen galdetu eta an galdetu. Alakoa ikusi naualako edo, etxeko andre on batek, lagun egin dezaidala esan dio semeari. Bai lagun ona! Ez det beingoan aaztuko mutil gazte ain atsegin aura.
Eta, noizbait, iritxi naiz Oņatz-era, eta aurreneko aldiz joan nintzanean izan nituan biotz dardarak bururatu zaizkit, eta pixka bat berritu ere bai; ez bainintzan gogoratzen ongi ostatua eman zidatenen etxearekin ere.
Baiņa laister antz-eman diot etxe ari, etxe-ertzeko orman Aita San Iņazio-ren irudia ikusi detanean. Antxe zan.
—Arratsalde on deizuela Jaungoikoak.
—Baita berorri ere.
Eta bitarte bat, ixil-une bat, eta arpegiei begiratze bat.
Eta oartu gera, aiek eta ni, denok oartu ere. Gero betiko galdera eta erantzunak. Maria Pilartxo ta Kandelariotxotaz galdetu diet. An ibilli bear zutela iruditzen zitzaidan. Maria Pilar jadanik monja joanik omen da, eta Kandelario, mutil aundi eginda, tabernan edo. Ez dira alperrik igaro amaika urte auek. Aien-eta erretratu mordo bat ekarri didate ta aiek ikusten jardun det, urdai-azpikoari ta sagardoari ekiņez, tarteka.
Elizatxoan ere izan naiz. An zegozan [sic] nire aurreneko apaiz-ikaraen berri dakian aitorlekua.
Loyola-rakoan lengo bideari eldu diot, eta, jakiņa, mutilla laguntzat eman didan etxeko-andrearenera atera naiz. An ari zan orduan ere zerbaitetan, eta ikusi detanean, nere ibillaldi onaren berri eman diot. Oraingoan garagar-ardo botella baten laguntza eman dit.

+++

Eta orain, berriro nago Loyola-n. Oraintxe bai dagoala gertu nire festaren azkena.

Jauna, esan bezela, emaiozu nire animari ain opa duana. Aita San Iņazio, orratz au zure ordura doala.

+++

Eta Iraillak 16. Leenago ere egin nituan emen gogo-jardunak. Aita Errandonea izan nuan orduan espiritu-ujolen arira jarri nai izan ninduana. Gaur ere esker ona nai diot agertu.

Oraingoan Aita Arin izan det zuzendari. Kuadernu oso bat apunte jaso dizkiot. Aren azken-itzak Kristo-ren piztuera ain pozgarriaz izan dira. Kristo-gana ematen degun pauso bakoitzean, Kristo gero ta geiago piztuz dijoala gugan.
Nire gelarantz dagoan erlujuak ez du zirkiņik egin aste guztian. Nire oraingo asmoak ere iraungo aldute [sic].

+++

Gelako lurrari mun eman diot. Aita Arin-i, Donostira alde zuan aurretik agertu nion nere esker ona. Orain Arantzazu-ra. Baiņa nabillen, ara aurretik meza eman bear bai det, eta seirak laister dira.
Oroitu zaite, Jauna, zure morroi Aita Garate, Anai administradore eta etxe santu ontan bizi diran gaiņerako orotaz ere, asko zor bai diet. Ar zazu auen alde eskeintzara nijoakizun Ospe-opari au.

Gaia 1: Biografia
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa