Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ARAN^

Orbelak eroriz datoz [I]
aide otzez beera.
Orbel oriak, orbel gorriak,
Kanposantuko bidera.
Leen apain asko jantziak ziran
zugaitz maiteon adarrak
billoxik daude aize otzetan,
lurrean orbel igarrak.
Inguruetan piņadi beltzak gelditu dira izugarri,
piņadi beltzak, beren lutua jantzi eraziz lurrari,
ta, gertuago, Kanposantuko
alzipres aiek, beltzago.
O, zer zirrara ezartzen digun,
garai ta giro triste auetan,
il-kanpai auen aleka jardun
ta aleka entzun, ta aleka
biotzetara barrentzen zaigun
kolpe bakoitza!
Otz egiten du. Soro-ertzetan
ez daude iru-lau loretxo erkin ta urratu baizik,
eta erritik gora bizi dan aundiki onen jardiņak ez du
orain arteko grazirik.
Arpegi-zurbil dator jendea
Kanposatura bidean,
arpegi-zurbil ta krisantemu
zurbillagoak aldean.
Zoko geldirik nun aurkituko ta aize otzaren mendean,
orbel oriak aidean,
orbel igarrak lurrean.
Ta illen kanpaiak
ta piņu beltzak ta aien lutua
ta alzipres aiek...
Ta alzipres aiek!...
... Bego zerua parean.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Urtaroa
Azpi-gaia: Bizitza: Heriotza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa