Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A1S^

Egunerokotasun [I]
nekegarriak badu
ate bat, asteko
jai-egunera —astero— (1)
zabaltzen zaiguna.
Larunbata da
atea eta
igandea da
jai-eguna.
Larunbat arratsaldez,
igandeko lehen
bezperen soinutara,
orduan da
jai eguna
handikiro zabaltzen,
igandearen mezu
beti berpiztezkoa,
argitsuki piztuz
hurrengo bezperak arte.
Jadanik bagaude,
beti ere bizirik
dirauen, behin betiko
berpiztuaren
asteroko
eragin
berpizgarriaren
indarrean sarturik
ospakuntzaren baitan.

Gaia 1: Liturgia
Gaia 2: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Liturgia: Igandea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa