Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ARAN^

Gau t'egun dago Jesus
Gure artean,
Nornairi itxaroten
Lagunen naiean;
Gaut t'egun gogait barik
iņon menpean,
Pozarren bat edo bat
Ioakonean.

Gau t'egun Jaungoikoa
Irudipean,
Azken bako dana
Ontzi batean,
Neurririk ez daukana
Ogi barnean,
Maitasun dariona
Maite naiean!...

Neure Jaungoiko ori!
Zure aurrean
Gau t'egun eon [sic] nai dot,
Aldamenean
Dozun argia legez...
Zure urrean
Sarritan izango naz
Piztu naitean.

Loreak eroango
Noizik beiņean,
Argia ixotuko
Ez dozunean,
Anai bat ekarriko
Aldodanean,
Lagun izango nozu
Bakartadean [sic].

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Jesu Kristo
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa