EXC^
Gorputz bekoia [zitala], lurretik iabilt, [I]
arima meia [, aldiz,] zerutik.
Gorputz tentelak, astoa bai da, [Gorputz bekoak, mandoa bai da], (1)
arimeagaz etsirik:
—"Inguma ori ez dabil ondo
amesen bide auletik"—. [II]
Eta lurrera, begi astunak [Lurrera beti, begi astunak]
artega dago geldoa [gaiztoa],
arima noizko bera etorri [da] (2)
lokarri azkatzekoa.
Baiña arimeak:
—"Ez dozu gura
bazka obe bat astoa? [mandoa?]—.
eta traillatik artu [eldu], ta gora
daroast neure zozoa [zozo geldoa]. (3)
Izarrak argi-lore-buru ta
zelai leguna urdiña [zelai maitekor da urdiña].
Zabaldi zear egari ioat
arima goitar ariña.
Bideotako ustelkorra ez,
bai ondo bizi goi-miña [bai aberri ikusi-eziña].
(Gorputzarentzat izartegiko [Niregan iñok miñez esan du:
bitxi gardenen ziztriña! [Aura zoro ziztriña!]).(4)
Baiña artean be arima gora,
—"Arre astotxu okerra"—. (5)
(Ene, soiñari ainbat gurari
uka bearren bearra!)
Larre gitxi ta [larre gitxiaz] ibilli asko,
garra-garra noiz egiñez...
Arimak gora nai dabela ta
areri jarrai bearrez
nire astoak astunki digo [nire astoa neketsu doa]
aldatz-gorako zidorrez.
Arimak baiña egari darraist [Arima illauna* egari darrait]
zerurantz siñismen bidez,
eta esan be: Arre! —diñosta, [eta astoari: —"arre" diñotso,
gorako poza emonez.
—"Arre, gero be gorako gara,
goazen gora joanez".
"Ia, astako, bizkortxuago [bixkortxuago];
erripeari jarraiez.
Goiko zelaia —arakoa ez—
guztia illezkor [illezin] bedarrez. (6)
Arre gorago"—.
________________
ELRL^
Gorputz zitala [bekoia], lurretik iabilt,
arima aldiz [arima meia] zerutik.
Gorputz bekoiak, mandoa bai da
arimeagaz etsirik:
—"Inguma ori ez dabil ondo"—.
amesen bide auletik.
Gaurgero, beti, begi astunak
artega dago gaiztoa [geldoa],
arima noizko bera etorri [da]
lokarri azkatzekoa [sic].
[Baiña arimeak:
—"Ez dozu gura bazka obe bat mandoa [astoa]?"—.
eta traillatik eldu [artu], ta gora
daroast zozo geldoa.]
Izarrak argi-lore-buru ta
zelai maitekor [laguna] da urdiña.
Zabaldi zear egari ioat
arima goitar ariña.
Bideotako ustelkorra ez,
bai ondo bizi goi-miña.
(Gorputzarentzat izartegiko
arima zoro ziztriña!
Baiña artean be arima gora,
—"Arre astotxo okerra"—.
(Ene, soiñari ainbat gurari
uka bearren bearra!)
Larre gitxiaz ibilli asko,
garra-garra noiz egiñez...
Arimak gora nai dabela ta
areri jarrai bearrez
nire astoa neketsu doa
aldatz-gorako zidorrez.
Arima illauna* egari darrait
zerurantz siñismen bidez,
eta astoari: —"arre" diñotso,
gorako poza emonez.
—"Arre, gero be gorako gara,
goazen gora joanez"—.
"Ia, astako, bixkortxuago;
erripeari jarraiez.
Goiko zelaia-arakoa ez-
guztia[sic] illezin [illezkor] bedarrez.
Arre gorago"—.