EXC^
Santu baten anima legez gora egoan
Arantzazuko torre txiki, lirain, zarra.
Aleluya ondoren -illetakoak joez-
jatxi dabez kanpaiak banan-banan bera.
Pazko bigarren goiza. Auts samingarri batek
lausotu deust begion alaitasun gardena.
Asko sentidu izan dot torre aitita ori
gogor urratu daben burdiņen zekena.
Uso-elaien jolas izan ziņan udaro,
nire laguna, beti, ames ordu leunetan.
Andra Maria eta euskal fedeagaitik
ainbat bide itaundu neutsun arratsaldetan.
Zenbat atzoko gauza kontetan ekizuzan!
Zelan aldatzen giņan samin-atsegiņetan...
Mingarri ziranetan zeugaz negartu giņan,
atsegiņetan, barriz, geugaz poztutzen ziņan.
Gaur atera deutsue, baņa biotz ederra.
Maitasun keiņu batez bizitza itxi dozu.
Errekarantz zaroaz lege adiskide batek:
odoldiz eta urez estali gura zaitu.
Gaur eguzkiak jauziz illuntzeko agurra
mosu gorri bat bidez bidal nai deutsunean,
etzaitu arkituko. Ezta itargiak be
alkar izketarako billatzen zaitunean.
Zugaitik itaunduko dabe izar zoliak
Lengo-zaleak negar egingo dau zugaitik.
Zure utsa artuko barriro datozenak.
Elaiak ez daukie zugan josta-lagunak.
Olerkarien biotz sakonetan bakarrik
iraungo dozu tente, illuntze-ames lagun.
Zeure arrion billa jungo gara trokara
edestiari buruz berba egin dagigun.
Arantzazuko Amak kanpantorre atsegin
urte luzeak zear izan ba zaitu.
Birjiņaren oņetan "arzaurizko ontzia"
Bazintz damuak maitez apal apurtu zaitu.
Jundako gizaldien gaiztakeri ordaņez [I]
deuseztu zaitu miņez gaurkoen maitasunak.
Arean oker egiņa desegiņez, estali
amurruak il zitun torre zarren azurrak.
Neuk esango deutsiet zure lagun zarreri
azi bikain bat legez iru kimu sendori [II]
bizitza emateko opaldu zereala
birjaio bear batek eratsi zaituala.