Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Egunoro gaudelako arriskuan orduoro.
Esan dizut: gutxi gara ta ingurua
etsai dugu, sartu zaigu
gorrotatzen gaituena etxeraino
leihoz, atez,
haize gaizto pozoiz lohitu
ilun bat lez,
leihoz, atez, ari zaigu
sartuz sartu
gorrotatzen gaituena etxez barna,
orain arte lagun uste
genituen
siglen pean.

Ezin gara lotaratu,
ezin dugu inolako lasaialdi laburrenik ere hartu,
gure kontra dabiltzenak, datozenak asko dira
eta era askotara datozkigu
batzu batzu lasai gaiten erregutuz,
beste batzu (1)

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa