Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
ELR-1^
EXC/EUZG^- ELRL^ - BOG^
(Ik. "Neure ama jazten" poema honen lau bertsioen alderaketa taula berezia, goiko loturan klik eginez: “Ik. Olerkiaren konposizio berezia pdf. formatuan”.
Arrebatxu biotza jazten zendun lez,
ninduzun jantzi neu be [neu be jantzi ninduzun], ama, bein batez,
Beeko su ondotxuan —ereiñotz garrez
otza kendu zapiei [jantziei] ta usain emonez—
ginduzuzan jazten.
Orain nik, ama ori, zeu jantzi naiez,
zertxu bat eundu deutsut, ordain-bearrez [alkar ordaiñez].
Neuk be zeu bildu gura oial bigunez,
ume nintzala biltzen ninduzun maitez,
jantziez, abesten.
Ederrenez nai zaitut soiñekoturik:
lorazko atorrea deutsut nik aitik*.
Sarritan aurkitu naz etsi-urbillik [etsi bearrik]
ziztada egoki bat emon eziñik,
damuz gogaituta.
Maitasunak, ostera, beti zintzorik,
arlorako egin deust ziri bizkorrik [bizirik].
Gaur emen dakartzut —nik, ez aal obarik—
bizitza gordin baten margoz ez ezik,
arimaz beteta.
Eutsi musu bat, kutun, eta, itzi janzten.
Jantziez, jardungo dot, kantu abesten.
Zeugan ikusi nai dot, soin ori biltzen,
nire ainbat nekeren sari on daiten.
Itzi egidazu.
Jantzi. eta soiñetik ez kendu, arren.
Zeu zaitekez loraon murko ederren.
Betikotu eidazuz betiko naiten.
Biok biziko gara batasun baten
maitasun ta musu.
________________
EXC^ / EUZG^
Neure arrebatxua jazten zendun lez
Neu be jantzi ninduzun, ama, bein batez.
Zapi zuri garbiak bedar-usaiñez,
jantzi txukun beroak pitxi politez
nire amak jazten.
Orain nik, ama ori, zeu jantzi naiez
Soñeko bat eunduko olerki emez.
Neuk be zeu bildu gura oial bigunez
Ume nintzala biltzen ninduzun maitez,
Jantziz abesten.
Ez egidazu esan atso zarenik,
apañez soñekotu ez zindezkenik.
Gaur be niretzat, ama, zeu ederrenik.
Orain arpegi ori mazkal, zimelik
Ongo baiatortsu!...
Ez esan ba taiua galdu dozunik
Galantena obetzat ezpai-daukot nik...
Laztan ori bizitun zaitudalarik
Ez dot beste iñor be maiteagorik:
Zeu zeuri nagotsu.
Eutsi mosu bat, kutun, ta itxi jazten;
jantziez ekingo nik kantu abesten.
Bekoki ori zimur ageriarren
Gaztea zara, andre, amak oi daben
Gaztetasun bidez.
Zarelakoak iñoiz ez dira zartzen:
Semietan baitira betikotutzen.
Eta begira, ama, zelan gatozen,
Begira gaztiena neskato lerden
barriro bazintzez.
Nesktatilla zara ta erdu landara,
Erdu sagasti pilpil guriz betera
Seme onen omenak zeuganatzera.
Erdu, ama laztana, zeure zelaira
—Zugaitz biziz ase—.
Erdu jazte au oro maite antzera
lili-txorta eskeintzaz amaitutera.
Orain atseden, ama; zeure aurrera
Ekarriko deutsugu noizik beiñera
Gure biotz lore.
Tori aurrena neure neurtitz-sortean.
Eutsi. Gorde idazu bular-barnean.
Biotzean batu dot, biotz unean...
Itxaron oraindiño sagastipean,
Anaiak datoz da.
Atseden, emakume, geure geizpean.
Begira zenbat pipil ler bearrean...
Iturri-ameari ura sorrean,
Zeuri guk geure lorak era berean
Ama zaitugu ta.
Gandiaga'tar Bitoren Ank.
________________
ELRP^
Me vestiste, madre, aquel día,
con el mimo que a mi hermanita.
Nos vestías cerquita del fuego del hogar,
quitanto el frío a los vestidos,
perfumados con llamas de laurel.
Ahora, quiero yo vestirte;
para pagarte
tejí algo para ti.
Y envolverte con blandos lienzos,
copiándote en tu amor,
cantándote mientras te visto.
Quiero verte vestida
con las mejores prendas;
por eso te tejí
una bata de flores.
Casi desistí muchas veces,
cansado a mi pesar,
al no acertar a plasmar
lo que quería.
Pero el amor,
siempre tan fiel,
me impulsó con fuerza al trabajo.
Hoy te lo traigo aquí
(mejor no pude)
con los colores de una vida joven,
y enchido de piedad.
Toma un beso, querida;
te ajustaré el vestido.
Y seguiré cantando
mientras lo ajusto.
Quiero verlo en tu cuerpo,
premio de tanto esfuerzo mío.
Póntelo... Y, por favor,
no te quites.
Tú sola puedes ser
el más hermoso tiesto de mis flores.
Más, házmelas eternas,
y así seré también eterno.
Viviremos en íntimo consorcio
de afectuosa caricia.