Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GIZ^

Oi nork goratu zainkezan Ama
Begoņakoa!...
Oi nork leukean zeure santuen
goitar mintzoa,
sakonetako biriarroan*
abots goxoa
edo usoan maitasunezko
kurru beroa!...
Oi nork leukean... oi neuk ba neuko!....
Zeuri zuzendu
naiko neuzkizu oso-osoan...
bizi abestu
gura neuzkizu, naiz ta abesten
zeatz agortu
irudimena ta eztarria
kantaz urratu!...
Ez daukat kanta galantik baņa
bai maitasuna...
eta kanta be, zerbait bai. Tori
daukotsudana:
"Benedicta Tu", Onetsia Zu, [I]
Andre bakana,
Goretsia Zu, grazia Zeugan
daroazuna!...
Zeure eskerrak atara deusten
eresitxua,
aingeru baten arpa zolira [sic]
legun neurtua,
birjiņa baten biguntasunez
eme leundua,
apain ta pitxiz eundu nai deutsut
Bedeinkatua.
Ederren ori Zuretzat dana
ez litza asko;
milla eresi eder, bikaņak
ez dozuz naiko;
soņu guztiak, abesti, kantu
eta lorazko
olerki zoro, makal-motelak
dira Zutzako.
Goizaldekoan egun sentia
irribarrean
baizen kantezin Josu Euzkia [sic]
beso batean
or, Artagaņen, aintxiņa, aintxiņa
ager ziņean, [II]
gogo argia, dizdizlaritsu,
argi betean.
Argi ta Eder, Ama ta Birjin
zoragarria,
Bizkaiko Erregin eta Zaindari
agurgarria,
Argia zara, Ama Birjiņa,
eta argia
zarealako euzki-izarrak,
igetargia
ta anai suak [III] kanta beizue
abes garbia;
kanta beizue "Benedicta Tu"
kanta barria.
Kanta beizue Goiaingeruak
zeru urdiņaz...
trumoi, oiņeztu eta aizeak
egaztiakaz,
aldapan bera doian erreka
zuzmurtsuagaz,
lur barruko ta itsasoaren
orroi gorrakaz.
Kanta beizue Erregin orri
mendi gallurrak,
muņo ta zelai, baso, lekaro
eta ibarrak;
kanta beizue odei ta euri,
lei ta edurrak,
itsas, iturri, uiol*, zingara [sic],
zeru ta lurrak.
Kanta beizue Zeure otseiņak
zeru-lurretan,
kanta beizue "Benedicta Tu"
aldi orotan,
kanta beizue ekaitz gogorren
atzamarretan,
kanta beizue zorionaren
atsegiņetan.
Kanta beizue "Benedicta Tu"
kanpae aundi,
txilin diliņak, arran talanak,
gure lantegi,
soloko abes, bideko tsistu* [sic],
tarrant*, suburdi*
eta aideko burrunda sorrak
apal, maiteki.
Kanta beizue ederzaleak,
maite zaitunak,
bular barruan biotz izpirik
euki daukanak;
kanta beizue argitasunen
lagun diranak,
kanta begizu [sic] "Benedicta Tu"
izadi danak.
Jabon* egizu bere Andratzat
zaitun erria,
"Benedicta Tu" dagitsu abes
Andra Maria.

Gaia 1: Andre Maria
Gaia 2: Otoitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa