GIZ^
Yosusen [sic] estalpetik (1)
natortsu anaia
biotza urratuta
lertuta erraia.
Jainkoa ikusi dot
Jainkoa, egia;
baņa Aurtxo egin da
ta otzez, maitia.
Jainkoa otzez dago
dardara batean
ia estalpe barik,
galtzuen* ganean
iņori errukia
eskatu naian,
nonoren maitasuna
iritxi gurean...
Seintxu-antzat [sic] ordea
ez da errukirik
ez dago iņun, antza,
bere maitalerik.
Yosu Umea otz da...
otzez gogorturik
datza seaskatxoan
gaixoa, bakarrik.
Ai ene atsekabe
Yosu maitalea
oraiņo lagun barik
ala ikustea!
Yosu, Aurtxo kutuna,
Jaungoiko Semea,
Zeu zara aztuena;
au bai oņazea!...
Biotza urratuta
lertuta erraia
maitasun eske nator
Zeugana, anaia:
Jaunari zor dautzazun
maitasun ordeia*,
Yosun otz-miņantzako
maitasun eztia.