OAR^
Lastur gure fraile-lagunak ez zuen juratu nahi bandera espainola, ikurrinarekin batera ez bazen, eta hiru hilabeteko korrektivoa [sic] eman zioten Cartajenako "Fuerte de Galeras" presondegian. [I] Lastur hau hemendik eraman ziguten. Irakaskintza lana kendu eta "gogarte etxean" sartu zuten "Bi banderen" [II] meditazioa egin zezan, seguru. Esan beharra dago, Lastur honek beronek animatu ninduela ni euskarako klasetan umeei bertsoak-eta egiten irakastera. Hark guri kartzelatik eta guk hari kartzelara egindako bertsoak ere hemen jarriko ditut, gaurko Euskalerriaren historia, nolabait, komentu baten historiatxoa ere badela ikus dadin.