AOB^
Egundo ez da aspertzen
eguzkia
argia ta beroa ematen
ura ere ez da aspertzen
egarria kentzen
ez eta lurra ere
ahal duena sortzen.
Zergatik ez?
Biharko eguna
hobea izan daiteke:
bake gehiagoz,
anaitasun gehiagoz
bizipoz gehiagoz.
Ezinik ez dago
jendea eta gauzak
uste dugun baino
hobeak direla
sinesten duenarentzat.