Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

4KO^

Irailak 8. Astelehena.

Zazpiterdietan iratzarri naiz, bizarra kendu, garbitu eta 8ak laurden gutxitan jarri digute musika. 8-ak eta laurdenean kapillara jaitsi gara Gorespenetarako. Gaur Andra Mariaren jaiotzegunekoak. Objetivo edo helburuak A. Eusebiok azaldu dizkigu edo berriro gogoratu arazi, erreflexio gisa. Gosaria banatu behar izan dut. Eguerdirako baxera banatzea edo jantokia eguerdirako prestatzea ahaztu zait. Ordubete aurreratu digute lan ordua. Jose Aldazabal, bere liturgiari buruzko azalpenak ematen aritu zaigu, ordu laurden bat inguruko eten aldiz gero, ordubata arte jarraitu du. Eguerdiko otoitza egitera joan gara gero kapillara eta handik bazkaltzera. Bazkariz gero haizea hartzera irten gara, baina ekaitzak etxeratu gaitu. Ohe gainean etzan naiz euri zarata ederra lasaiki gozatzeko. Lauretan barriro eskolaratu gara eta ihardunaldiz gero berriro paseora. Ondoren otoitzean aritu naiz. Zazpiterdietan kantuen entsaioa, Bezperak eta Eukaristia izan ditugu. Afal ostean, Arantzazuko Andre Mariaren bezpera dela-eta mantzanilla izan dugu. Hamarrak eta laurdenetan oheratu naiz.

Gaia 1: Biografia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa