Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Otzaren kolore
auskara, zeruak.
Lurrak bustidura
umel ta triste bat.
Begiratu ta ikusi
Ilbeltzeko zarpil au. (1)

Lur gaxoa, zenbat
otz, zenbat
busti daukan
zenbat edertasun triste!

Txoriak, aidez, ixilik
nondik nora?
Orbelak ez dira
egatzeko gauza
ta aizearen bultzari
nekez erantzuten deutse
zirkin astun batez.

Laņo illunago bat
dator mendiz beera
ildako baten gorpu
triste bat bezela.

Zenbat gandu eta itzal
begietaraiņo
animako begi
barrukoetaraino.

Gaia 1: Izadia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa