Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

AOB^

Egunak egunari jarraituko dio
eta denbora izaten
jarraituko du aldiak.
Izadiko legeak
lege izaten jarraituko dute
izadiko lege
bizien araura.
Egunak eta gauak
zeinek argiz,
zeinek ilunez
inguratuko dute lurra,
bakoitzak bere txandaz.
Landareak eta abereak
goiz oro esnatuko dira
egun bekoitzaren pozetara.
Baina gizonak
pentsatuz,
pentsatuz eta lanean
eta pentsatzen jarraituz
jarraituko du
gurariaren legez
naturaren legeak
ilunduz
argituz
jarraituz
ukatuz
kunplituz
pasatuz,
itsasoaren bizitza
librez eta katiguz.

Gaia 1: Denbora
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia orok.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa