Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

A3S^

Adiskide Jose: ondo nago, baina... [I]
Esango dizut: Kolorezko haize argi gozoak bezalakoak ditut bularra betean. Idazteko gogoa ere badizut eta haize kolorezko horiek lagungarri izan dakizkikedala uste dut. Gaur urtarrilaren lehena dugu: urte berri. Oraintxe minutu batzuk Arantzazuko kanpaiek jo dutela arratsaldeko 5,30etako mezetara. Sistiagaren zirriborro kolorezkoekin oroitu naiz kanpaiok jotzen zutenean, bai eta aideko airezko espageti koloreztuekin. Bazkalondoan paseatzera irten naiz karreteraz behera, Kortakogaineraino. [II] Han hartu dut etxerako buelta. Elgea mendikateak lotu dizkit begiak. Aukeran marroi kolore marroi-marroi ez dena dute. Piska bat grisera jotzen duen marroi kolorea. Marroi kolore hori oso arina zen gaur, azpian kikora edo txingor xehea zuelako batez ere. Elgearen honuzko mendiadarrak garbi markaturik ageri ziren: Sekilagatik beherakoa bere San Joan eta (---) (1), Gaboņotik beherakoa Altaata, eta Kutulutza (2), Gallerditik beherakoa [III] Artaso, eta Gallerdi eta... (3)

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Poeta
Azpi-gaia: Arantzazu: Geogragia
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa