Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Orma uts bat zegoen [I]
zeru ta lurren artean.
Apostoluak han zeuden
orma barrenean,
ormaren kontra jarrita.
Oraindik zentzu gabeko
zinu bat zuten harrika.
Ilargi larria edo
Amaren harria jaso
zuten geroago
ormaren goeneraino.
Ta apostoluak han zeuden,
ta han zegon Ama larria
ta inork etzuen ulertzen
haiek bihurka zituzten
zinu haien zergatia.
Seme hilaren harria
apostoluen aurretik
haien begien paretik
txirrikek txirrika gora
jaso zutenean, hara
apostoluen zinuek
artu zuten zentzua
ta Amaren zinu larria
arrazoiz da lazgarria
oinetan jarri diotenean
Seme hilaren harria

Jadanik denak du orain (1)
jadanik zentzua.
Jadanik bakardadeak
badauka

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa