Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

JML^

Eguzkia igo ahala
kaskontzen ari da goiza.
Arbola bakanen pean
luze oraindik geriza.
Haizea, aukeran, hoxko,
belar dangil eta lora,
noizik eta behin, mugituz
eragin beratzez, geldo.
Argi urrezkoa eta
itzal berde-ilunekoa,
indarrez dira ageri,
nabartuz anarkikoki,
zelaien, basoen saila.
Belarrak baino arbolak,
nagiak ateratzean,
gehiago mugitzen dira.
Arantzazun goiz berri bat
ari da eguerdirantz,
urdin, zabal eta berde,
Sanjuanak aurretiko
aldi zoragarri hontan,
handiduraz eta baratz.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: paisajea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa