Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Gaua iristen zanerako nekatuta arkitzen zen. Etzuen beste edozein langilek baino lan gutxiagorik egiten, baina etzen honetan poztutzen. Zerbait gehiago egin nahi izaten zuen. Zerbait idatzi, esate baterako. Eta hasi hasten zen baina ez zitzaion ezer tajuzkorik ateratzen. Arpegian markatu zitzaion bere arimako kontenta ezinaren zinua. Bera ere oroitu zen horrekin, zahartzen zijoala iruditzen zitzaion, azkar batean zahartzen zijoala, eta horrek berorrek ere larritu egiten zuen. Bizitza ihes zijoakion ongi oartzen zelarik nola ihes zijoakion. Erlojuaren segundu bakoitzak estutzen zuen, estazioko tren bakoitzaren ertetzeak, aurrera zijoan edozer gauzak. Egun batean harekin trikitx egin* nuen eta gertatzen zitzaiona konta zezala esan nion, ezer bukatzen ez bazuen ere gizakera baten testimonio bat izango zela-ta. Horrek poztu bide zuen eta arrez gero idazten zuen idazlan bakoitza etorria bukatzen zitzaion pasaje hartan bukatuta ere osorik zegoela iruditu zitzaion. (1)

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa