Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB(A)^

Eguerdia zen [da].
Iratzarri ezinik zebilen [nabil] kale erdian.

Begiak arkitu zituen [ditut]
ez zutela [dutela] ikusten
ohartu zenean [naizenean]. (1)

Egun hartan gertatu zenaren
ondorengo ixiltasunaz gero [ixiltasuna ezkero]
sagu zahar haien itzalak
dabilzkit arimaren zeruan
eta entzuten nago
ondorengo ixiltasunaren
ixiltasun beltza.
Kaltzadetan bizien ibili hotza ta gorra
barreiatzen da, eta ez didate entzuten:
"Ez ahal [sic] dakizute euskerarik?"
"Ez ahal dabil hemen euskaldun bat ere?" (2)

Zutik lurrera begira
eguna nahi dut ikusi lurrean.
Ez naiz ausartzen argia arras ukatzen [biraorik esaten]
oraindik ilunago ikusi ez dezadan giroa [aidea]. (3)

Ez diot etsipenari pixurik kenduko
araoen ardura onartuz,
nireak ez diran gauza batzuek
ez balira. (4)

Ez dut ezer baieztuko ere
ni ez bai naiz gizon
itxaroten dakian bat
bizitzaren eguna.

Gaia 1: Euskara
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa