Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
HAE^
Poesia?
Edertasuna inoiz eta betiko
barrutik hartu zituen
hitzen sorta.
Poeta?
Edertasuna hitzetan,
inoiz itzaliko ez den eran,
ezartzeko ahalmena duen gizakia.
Poesia egitea erreza ahal den?
Ez da erreza poesiarik egitea: Hitzetan
edertasunaren bizitza-sua piztu behar duzu.
Ez da erreza hitzak edertasunez piztutzea:
Esan-nahiraren aldea aurkitu behar diezu hitzei,
eta,
askotan, esan-nahiaren aldea bera aldatu egin behar diezu,
suak hartuko baldin baditu.
Ez da erreza poesiarik ulertzea:
Hitzak ulertu behar dituzu,
hitzen bizitza-suak ikutuko baldin bazaitu.