Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRD^

[Ik. “”Nahi ta ezinaren” hasten den poema].

Hiru-gizonak:
Zerbait dihoa sortzen [I]
Euskal herri hontan,
Euskal herri hontan,
jatortasun zainetik
turrusta narotan;
Zirriparra somatzen
dut askoren baitan
oikerizko uberkaz
dakarren burrukan.
Euskal aro berri bat
ez al dugu bertan?

Bi-gizonak:
Herri bat dugu egin
kanpotarren lerroz,
kanpotarren lerroz,
euskal oinarri xumez
lotsa ginalakoz.
Gizon bakoitzak bere
bi oinak hor daukoz.
Hobeto ahal lebilke
inondiko zankoz?
Lehendabizi balia
gaitezen etxekoz.

Bi-gizonak:
Herriak bazituen
bere oinarriak,
bere oinarriak,
hortxe daude lekuko
asterren* larriak.
Zergatik ez galdetu
ta aztertu harriak
zein dira [sic] jakiteko
gure giltzarriak?
Herria ez du bizi
baizik lokarriak.

Hiru-gizonak:
Euskaldun jaio nintzen
ta erdaldun hazi,
ta erdaldun hazi;
mende hontan jaio ta
ez nuen merezi.
Erroma ta Grezia
Espaina ta Prantzi...
Euskalerririk ez zen
kondairan ageri.
Salve-ko erbestean
geratu nintzen ni.

Hiru-gizonak:
Evaren ume honek
bere desterruan,
bere desterruan,
herri bat zor ziela
noizbait jakin zuan.
Zegokion bezala
ta ahal zuen moduan
justizia eskatzen
hasi zen puntuan
kredoa errezatzen
bizi da infernuan.

Bi-gizonak:
Gure handikientzat
nik ez dut kanturik,
gutxirentzat baizik;
gehienek ez dute eman
pauso bat jatorrik:
Karguak hartu-ala,
herriaz ahazturik,
hor dabiltza inongo
mozolo eginik.
Ez diegu Herriko
lotsa beste zorrik.

Bat-gizonak:
Bildur naiz errekaren
zuloak lapurtzen
ditun mailu horren.
Harrien errukarri
han dira erortzen
zituzten ertz alaiak
itzalak gordetzen
kentzen dizkie kolpez
ta ditu berdintzen
dena borobil ez dut
egoki aurkitzen.

Bat-gizonak:
Mila taxuz han zeuden
erori baino lehen
argia azkuratzen
ertza, txokoa, ertza
jeisten eta igotzen
egunaren ondoren
ziren abiatzen
haren bideak zitun
poztutzen nahiz mintzen
argiak ere pena
du orain sentitzen.

Bat-gizonak:
Harri banintz ez nuke
nahiko errekara
mailu-pe hortara
nere jatorri-aide
nerea galtzera
baina gizon naizenez
jotzen dut bestera
herbesteko errekan
sartzen naiz gainera
Euskal Herriko taxu
guztia galtzera.

Bi-gizonak:
Garai honen kontra nik
ezin dut deus jasan,
inoiz bada oraintxe
gaude gu aukeran:
Etsaiak hor dauzkagu
aspaldi erronkan.
Gizonak behar dira
bizi dugun kinkan.
Nihork ez ahal dezan
aitzakiarik eman,
behar diot esan
desafio gisan,
jendea falta dela,
euskaldunen sortan.

Bi-gizonak:
Plazan ezagutzen da
bat gizon ote den.
Proba ederra dugu
euskaldunok hemen:
Asko ez da oraindik
burrukara irten,
nahiz ikusi Herria
sokatira galtzen.
Ea nortzuk duten
behar hainbat kemen
gogor dut galdetzen
hitz gorriak ezten,
gaurko gizonoz bihar
lotsa ez daitezen.

Hiru-gizonak:
Oi arnasa haura, bizitza batez
bizkortu nindun arnasa.
Oi gizaldien ezpainez ezpain
iritxi zaidan larrosa.
Antolatzen dit zoragarrizko
misteriozko mataza,
bizi araziz neure herri zaharrak
bizitu duen ametsa.

Nik herriari zor diodala
herritik hartu dudana.
Amaren bidez heldu zitzaidan
euskal mezuen gutuna.
Herri maitean kontserba dadin
haien aide ta haien guna,
utzi nahi diot, dardara gisa
nigan duten oihartzuna.

Barrentzen naute neure lurrean
arbasoen orporaino.
Kondaira baten pixuz datoz
kit pausoak behartzeraino.
Hartutakoa eramango dut
geroaz odoltzeraino,
jator-legea lehenago baitut
bizitza-legea baino.

Gaia 1: EHerria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa