Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRD^

67an Oteitza etorri zen Arantzazura. [I] Horrelako pertsonaiarik agertzen denean, zuk badakizu, fraideok nola funtzionatzen dugun. Denak beragana. Laster hasi zitzaien denei.
Oteiza: ¿y tú qué haces?
Gandiaga: Nik ezer ez.
Oteiza: Badakit poesia idazten duzuna.
Gandiaga: Ez, ez, oker zaude, ez da hala, nik idatzi, liburu bat egin nuen, eta orain ez dut gehiago idazten. Eta Oteitzak:
Oteiza: idatzi beharra dago, inork ez du idazten herri honetan, mutuen herri bat da hau, idazten ez dakitenen herri bat, ahal duenak idatzi egin behar du, obligazioa dauka idazteko!
Gandiaga: Eta han jarri zitzaidan behin, jarri besoak altuan eta...
Oteiza: Jainkoarren!, herri gaisoen [sic] amorez: Idazteko! (1)
Gandiaga: Oteitzagatik izan ez balitz, ez nuen idatziko, ez hau, ez gerokorik. Oteitzak ipini nindun berriro idazten. Eta nik orduantxe nire barruan neukana idatzi nuen, betiko moduan. Status quaestionis.
Non probatur: videtur. (2)

Tailer batean nengoan,
Oteitza baten ondoan,
hitzak apalki entzun nizkion
ta asmo bat hartu beroan:
Agintzen dizut, egia,
idazten dudan guztia
tailer hontara jasoko dizut
gaurtik hemen dut saskia.

Oteiza: Debo esta revelación definitiva al gran poeta franciscano Gandiaga; él me ha asistido en mis desalientos con sus breves pero diarias visitas al taller, él conoce este muro, ha vivido esta soledad, y ha escrito estas palabras (viviendo estas figuras las ha explicado).
"La ley de fidelidad es más fuerte que la misma ley de la vida". Hauxe da Gandiagaren legea.

Tiriki, tauki, tauki, (3)
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Hamasei harri lantzen
ari da Oteitza.
Ai, oi, ai,
ari da Oteitza.

Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Mailua penazkoa
harria gau beltza.
Ai, oi, ai
harria gau. beltza.

Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Tiriki, tauki, tauki,
mailuaren hotsa.
Etsipen kolpe bat da
ukaldi bakoitza.
Ai, oi, ai,
ukaldi bakoitza.

Gaia 1: Artea
Gaia 2: Lagunak
Azpi-gaia: Artea: Eskultura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa