ELRD^
Niretzako denbora galtzerik gozoena, idazten galtzen dudan denbora da. Idazten nuen tranpaz eta ixilean eta gordetzeko eta botatzen nuen papel saskira edo gau eder baten irtetzen nintzen leihora edo izarren omenez erretzen nuen edo dana dana ezta, nire opariak hainbeste gozapen eman didaten zeruko adiskideei...
Bizitzako gauzak, gorabeherak, gertakizunak: guri hurbiletik ikutzen digutenak, gu barru barrutik, mugitzen eta ukitzen gaituzten gauza hoiek... bai, papereratzen ezta... nere erara. Bakoitzak norbere era du, gauzak azaltzeko, espresatzeko eta nik neure erara, nik ez dot gauza handirik eskaintzen, baina eskainiko nukeena da, ba zintzotasunez nere bizikizunak adieraztea, hori bai.
Ta nere kantua eskainiko nioke: Jainkoari, Gizadiari eta Euskalherriari dudarik gabe, nire hiru bizikizunak horiek dira eta danetaz daukat zer esanik eta danentzako daukat zer esanik. [I]