Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Agur bat Txetxeniari
negar ta saminez,
defendatu da ahalean,
inon direnak eginez;
Zorrozki zigortu dute
bonbaz, obusez, sugarrez.
Odolusturik jausi da
libre nahi eta ezinez.

Egun argiz gertatu da
Txetxeniaren galera,
NATOk errazki utzi du
herri hori bertan behera:
"Euren arteko gauza da,
errusiarren afera",
Erraldoaik ez du galdu
sarraskirako aukera.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa