Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Geldi dezagun pausoa
eta geratu gaitezen
gabongo misterioa
oroitzen eta hausnartzen,

ba, urtero gauza bera
entzuten badugu ere,
oraindik ulertu gabe
eukitzea, baliteke.

Gabonez, esan ohi dugu,
Jesus haurra jaio zela,
eta delako haur hori,
Jainkoaren seme dela,

eta ez gara harritzen,
eta ez gara geratzen
gauza txundigarri hori
geldiago, begiratzen.

Zeren Jaungoikoak egin
duen hori haundia da:
gizakion historian
gizaki egin ez da ba!

Eta, beraz, Jaungoikoa
gizaki gertatu bada,
untzi berean ez ezik
norako berean gara.

Eta hau da harritzeko,
eta hau da lasaitzeko,
eta hau da berriona
ospatu ta gozatzeko:

alferrik ekaitzak eta
alferrik larrialdiak,
aldean begiratzaile
ona du gure untziak.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa