Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Argimania duen fraile honek oraindik ez du inoiz eguzkitan ikusi sinesmenez onartu zuena. Ilargi betearen argitan onartu zuen bere fedea eta ilargiaren gorabeheren ariora* bizi du: ilberri, ilgora, ilbete, ilbera eta buelta. Ilargi bete argi handia da. Badu bere xarma Arantzazuk ilargi betetan. Geun* edo mies* fin fin batez estaltzen du ilargiak lurgaina goxoki eta, urrutietarako bidea, ez du lausotu besterik egiten.

Gaia 1: Fedea
Gaia 2: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa