AOB^
Begiratu daiteke baita ere mundu honen alderdi ikaragarria eta orduan itolarria nabari dugu. Sarri entzuten dugu mundu honetan maizegi gertatzen diren naturalezaren gehiegikeriak: lurrikarak direla, sumendiak direla, uoldeak, izurriteak, goseteak eta beste eta denak herrialde eta herritar behartsunen kaltetan, eta denok ere kaosaren mende bizi ote garen susmotan jartzeraino. Gizakion elkarren arteko bakean kapondu ezin betikoa ere hor dago nazioen barruan eta nazioarteetan betiko gerran. Eta gizabanakoon ahulezia konjenitoa gorputzeko osasunaren aldetik, nahiaren bete ezinaren aldetik, norbere kaskartasun eta gauzaezaren aldetik. Lur honek eta, batez ere, zeruaren kontenplazioak sortzen dizkigun galderei lasaituko gaituzten erantzunik aurkitzen ez dugularik. [1]