AOB^
Egia ez da demokratikoki egiten.
Gehiengoak ere ez du egiten
egia.
Justizia ere, gehiago gabe,
ez da ez demokraziaren
eta ez gehiengoaren fruitu.
Demokrazia, besterik gabe,
gutxiengoaren hiltzaile ere
izan daiteke
eta orobat gehiengoa. (1)
(Egia eta justizia ez bait dira
inondik ez demokraziaren
eta ez gehiengoaren sinonimo).
Baina diskriminazioa izan daiteke
demokraziaren fruitu
eta gehiengoaren botoa
gutxiengoaren hiltzaile.
Espainiak doblea du demokrazia
Espainian gehiago dira inperialistak
nazionalitate eta nazionalistak baino
beraz demokratikoki inperialistek dute
gehiengoa Espainian
baina demokraziak onartu dituen
nazionalitateetan
nazionalistak gehiengoa badira
inperialistak baino
gutxiengo inperialista da
nazionalitateetako nazionalista.