Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Egan^

Astotxu fiña, taka-taka,
Gabon bezperan, Belenera.
Bidea, bide da.

Gabon bezperan lore bat.
Gabon bezperan lore bi.
Gabon bezperan iru lore ta
Asto txiki bat bidari.
Jesus, Mari, Jose,
Iru lore garbi.
Platero lako asto goxo bat [I]
Bizkor eta zoli.
Gabon bezperan, Gabon bezperan
Gabona ostatu-larri.
Eguzkia yoan da
Mugako erriz-erri.
Gaba, baltzik, mozolo,
Sagu-zar ta guzti [ta pizti].

Zeruko farra orrek,
Izarrak izeki.
Gabon-muiña bidean
Nekez, abail, gorri.

Astotxu fiña, taka-taka.
Belen errira eldu da.
Elburuko poza!

Gabon bezperan Gabon guztia
Belen yatorrean.
Gabon bezperan Gabon guztia [eztoa??]
Asi da ostatu eskean.
Ate bat yo eta eskatu,
Ate bat yo eta ukatu.
Aterik ate ukatzen deutse
Gabon-lorari ostatu.

Astotxu fiña, tak-taka.
Gabon guztia eskekoka.
Eskea apala da.

Gizonak zikotz. Zerua
izar brintza bat bakua [gabetua].
Zeruetako izar guztiak
Estali dabe burua,
Aitaren BERBA zartatsuari
Yarri daitean mundua.
Illunbeari dago, alan be,
Mundu sorgor, itxutua.

Astotxu fiña, taka-taka.
Gabon guztia, ate-yoka.
Ostaturik ez-ta [ezta].

Aterik ate, eskeko [ta eskeko],
Ardia baiño apalago,
Asierarik izan gabeko
Asierako Yaun-Goiko.
Maitasun dirdai goienarentzat
Lurrak sentirik ez dauko.
Astotxu fiña-taka-taka,
Etxe batetik bestera.
Ostatu ezetza miña da.

Aterik-ate, Gabon bezperan,
Aterik-ate yaurtia,
Gauza guztiak sortu ebazan
BERBA Egille, garbia.
Illun erdian dabil, ezetsi,
Betiko su-gar bizia,
Eguzki ta izar-begi bakoitza.

Biztu ebazan [sic] zuzia. (1)
Asto txikia, taka-taka,
Ainbeste bidez apurtuta.
Berreun Igarle aldarrika:
— "Aldia eldu da!"
Gizonaren gorra.

Gabon bezperan lore bat,
Gabon bezperan lore bi.
Ostatu billa Gabon guztia
Portal batera otzanki.

Munduan dago Argia,
Argi zin eta garbia.
Baiña munduak ez dau nai artu
Argi berbizlegarria.

Lengo portal zar batean
Astotxua geldi.
Lore bat, lore bi,
eguzki ta itargi,
Argiaren Argi,
Biziaren Bizi,
Idi bioztsuaren
Aterpeko sari.

Eta Aitaren Berbea
Aragi egin da.
Yainko Yauna, Gizon.
Gabon gaba, Gabon.
Ganbelan seintxua, (2)
Besoak urduri,
Yainko Seme Bakar,
Maitasun-gar mendi.
Bada Maitale au
Onartzeko garai,
Baiña ondiño askoganako
Bidean dabil, eskeko.

Eske dabil larri
Gizaldiz-gizaldi,
Atez-ate deika
Ixil ta bakoizki,
Betiko ibiltari
Ostatu-nai ori.

Ostatu-ezetza
Ezetz samiña da. (3)
Gabon bat, Gabon bi.
Gabon eske, beti
Mnduan nok daki
Biotzen zenbaki.
Biotz ainbat daiteke
Gabona [gabon-gaba] ugari.

Astotxua, zoli
Taka-taka zuri.
Ate, nor, biotzez,
San Jose ta Mari
Ume Jesusentzako
Yaio-leku-larri,
Arima bakoitzeko
Gabon bat gurari. (4)

Taka-taka, taka.
— Etxeko yaube ona,
Ostaturik ba-da?

Ezetz ta ezetz...ta ezetz. (5)
Danak ezetzari.
Gero, Aita San Josek,
elorrira jaso dau
Birgin Andra Mari.

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa