GRS^
Kristoren maitale horrek
Aita Frantzisko zenuen
zeure bidelagun hartu.
Gero elkarrekin egin
zenuten, bihotz zabalez
Ebanjelio bidea.
Aita Frantziskoren begiz
ikusten saiatu zinen
Kristo ezezik mundua
Gauzen eta gizakien
senide sentitu zinen
maitale ta maitatua.
Gizamundura eraman
zenuen San Frantziskoren
bizi-tankera bitxia: (1)
ebanjelio bizitza
San Frantziskoren antzera
ikusi eta bizia.
[Santuen Jaunari aintza (2)
Hirutasun ederrean,
handiak egiten ditu
gizakiaren onean,
boteretsu ahalmenean,
ta amultsu aldi berean. Amen.]