GRZ^
Hirugarrendarrentzat
(2 edo gehiagorentzat)
Ikusiz nola Frantziskok
jarraitu zion Kristori,
gogoz hautatu zenuten (1)
jarraitzea Frantziskori:
lurreko gauzetan txiro,
maitasun entregan jori.
Ebanjelioa bizi (2)
Frantziskori begiratuz,
Jaunaren probidentzia
errukitsuan fidatuz,
esperantzaren argia
andre-gizonenganatuz.
Jainkotiar bizitzaren (3)
espiritua, ahalean
txertatu eta azkartu
bizitza sekularrean,
Kristoren aitorle izan,
haren zantzu gizartean.
Begi, bihotz askorentzat (4)
gertatu zineten argi,
gatz bizigarri ere bai
eta norabide garbi,
bake ta justiziaren
eraikitzaile nabari.
Lagun iezaguzue
aske ta alai bizitzen,
izaki ta gizakiei
barrunbe argiz aditzen,
Kristoren aldarrikari
San Frantziskori jarraitzen. (5)
Aintza santutasunaren
iturri Jaungoikoari,
Aitari, Semeari ta
Espiritu Santuari.
Aintza eta jauntasuna
Hirutasun gorenari.
Amen.
________________
AOB^
Ikusiz nola Frantziskok
jarraitu zion Kristori,
bertan hautatu zenuten
jarraitzea Frantziskori:
lurreko gauzetan txiro,
maitasun entregan jori.
Ebanjelioa bizi
san Frantziskoren antzera:
errukarrienganako
gozo eta bihotzbera,
guztienganako ere
anaikor eta onbera.
Erlijio bizitzaren
espiritua, ahalean
txertatu eta azkartu
bizitza sekularrean,
Kristoren lekuko izan
gizarte mundu zalean.
Zuek gertatu zineten
jende askorentzat argi,
gatz ere izan zineten
baita norabide garbi,
bake ta justiziaren
ebanjelio nabari.
Lagun iezaguzue
aske ta alai bizitzen,
izaki ta gizakiei
barrunbe argia aditzen,
Kristoren aldarrikari
san Frantzisko iruditzen.
Aintza santutasunaren
iturri Jaungoikoari,
Aitari, Semeari ta
Espiritu Santuari.
Aintza eta jauntasuna
Hirutasun gorenari.
Amen.