GRZ^
Eguneroko ofizioa
Bezperak-III
Doan maitatzean dago
alaitasun hobezina,
doan maitatzean dago;
nahiz eta esker gaiztoa
izan sari ta ordaina. (1)
Ez damate ondasunek
alaitasun hobezinik,
ez damate ondasunek;
Jaunaganako entregu
amodiozkoak baizik.
Plazerrek ere ez damate
alaitasun hobezina,
plazerrek ere ez damate;
Jainkoarren eginak bai
badama goi-atsegina.
Handikerian ez dago
alaitasun hobezinik,
handikerian ez dago;
gogozko zerbitzuan bai
badago gozamen finik.
Gurutzea laztantzean
dago zorion-aparra,
gurutzea laztantzean;
La Vernak du alaitasun (2)
hobezin frantziskotarra.
Hegazti-lirioen Jaun
arduratsu ta_atsegina,
hegazti-lirioen Jaun;
Zugan fidatzean dago
alaitasun hobezina.
Aintza Jaungoiko Aitari, (3)
aintza haren Semeari,
aintza Espiritu Santu
pozemaile gorenari
mende argiz mende argi.
Amen.