Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Eguneroko ofizioa
Gorespenak

Argi guztia du goizak,
pozez gainezka, dirdari,
zeruarentzat opari;
gorespen-kantu hau hala
opa diot Jainkoari.

Eguzkiaren Jaun eta
bizitzaren sortarazle,
izarren sorreran zaude;
gora Zu zeru-lurretan,
kosmosaren aldez alde.

Goratua Zu lurraren
eta_uraren mugaz muga,
goratua Zu nongura,
airearen ta suaren
eredu ta apaindura.

Aita San Frantziskorekin
goresten zaitut gauzetan,
bizidun-bizigabeetan;
on eta ongarri dira,
maitagarriak benetan.

Zuri aintza Jainko bakar,
Hirutasun zuri aintza,
ederra da zure egintza;
izadi guztian zehar
ezti zatzaizkigu mintza.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa