Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Azaroak 19
Asisko Santa Ines

Hamasei egun ozta,
utziz dena, Klara
ihesi jaitsi dela
Portziunkulara.

Hamasei egun ozta,
ta, heldu zaio ihes,
erraien sakonetik
maite duen Ines.

Hamalau urte ozta,
eta_Ines, hain jator,
Klararen bideari
ekitera dator.

Bila heldu zaizkio
etxera dadila;
gizon-pilak ezin du
altxa neskatila.

Birjina eta pobre
bizi nahi duela,
eta obedientzian,
eta ez bestela.

Hamalau urte ozta,
eta bai sendoa,
Klararengana duen
fidantza osoa. (1)

Klara, bide berrian,
ez dago bakarrik,
badu asmo bereko
gogaide azkarrik.

Ai, Ines Klararena,
badator eguna
zeinetan Klara utzi
beharko duzuna.

Obedientziak du
zaurtu bihotzean
Klaragandik banandu
behar duenean.

Negar dagi garrazki,
zer karta berea!
Halere agertu da
nekeetan trebea.

Ines, Klara_ausartaren
lehenengo laguna,
lagun gaitzazu Kristo
emanarengana.

Aitari aintza eta
aintza Semeari,
aintza bien maitasun
Espirituari.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa