Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Azaroak 17

Hungariako Santa Isabel
III

Isabel dohatsu
Hungariakoa,
errege-alaba
ospe handikoa,
soinean purpura,
buruan koroa.

Hogei urterako
galdurik senarra,
gorteko bitxiei
emanez bizkarra,
dohakabeengana
jarri du iparra.

Ospitale bat du
beretik eraiki,
gaixo jendea du
maite ta erruki,
haien zerbitzuan
bizi da osoki. (1)

Done Frantzisko du
hartu bizi-lege,
dena du aldatu,
bai jantzia ere,
apal ageri da,
gozo eta trebe.

Kristo mindurua
dakusa gaixoan,
premian han dago
txiroen ondoan,
amatxo, diotso,
jendeak auzoan.

Txiroekin txiro,
otoitzean gartsu,
legendunen oinak
laztanduz gozatsu,
serafinaren zein
arreba dohatsu!

Otoitz gure alde,
Isabel santua,
nabari dezagun
erien lantua,
behartsuen mina,
behekoen kexua. (2)

Jainko Jauna, zuri
aintza ta gorespen,
zeure santuetan
zaitugu goresten,
gizaldiz gizaldi
ospe zuri.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa