GRZ^
Urriak 19
Alcantarako San Pedro
San Pedro Alcantarako
frantziskotar gartsua,
gazte-denbora beretik
fraide birtutetsua,
adorez erein zenuen
salbaziozko hitza,
askotxori aldaraziz
bekatuzko bizitza.
Bere jatorri hartara
ekarri nahiz Ordena,
Pedrosoko komentutik
hasi zinen aurrena.
Han jarri erreforma zen
enparauetan sartu, (1)
Espainian, Amerikan
fruitu ederrak sortu.
Asko lagundu zenion
Teresa Santuari
bere karmeldar Ordena
berritu zuenari.
Zer begiramena zizun
zuri Avilakoak:
oraindik bizi zinela
santu deitzen zizun hark.
Zure ospeak zeugana
jarri zuen Errege,
eta zuk apaltasunez
baita alde_egin ere.
Txirotasunean txiro,
kastitatean garbi,
menpetasunean menpe,
bizi-bidean argi. (2)
Handia zen Jaunarentzat
zenuen maitasuna,
handia hurkoarentzat
zenuen ontasuna;
askotan, maitasun eta
ontasunez gainezka,
landara zinen irteten
iparrari aiezka.
Mirari ta profezia
dohainez hornitua,
penitentzia ta beila
luzarokoz ahitua,
hartu lan guztiengatik
atseginez aserik,
Jaunagan itzartu zinen
betirako ernerik.
Aintza Aitari ta Seme
Aitangandik denari,
aintza bien Espiritu
maitasunezkoari;
gizakiagan handiak
egiten ditu Jaunak,
bedeinkatuak Harengan
uste ona dutenak.
Amen.