GRZ^
Urriak 4
Asisko San Frantzisko
IV
Izakien kantari
Frantzisko santua,
Jainkoak espiritu
argiz apaindua,
begi gozoz maitatu
zenuen mundua.
Anai edo arreba
zenuen guztia;
narraztia, hegaztia,
arraina, piztia...
guztientzat zenuen
sentipen eztia.
Haizea, eguzkia,
ura, lurra, zura,
izarrak, ilargia,
negua ta uda, (1)
dena ere zuretzat
Jaunaren zeinu da.
Lehor-itsasoetan,
zerupe handian,
nonahi ta beti zinen
aurkitu sendian,
gizaki ta izaki
guztien erdian. (2)
"Gora Jauna -zenion-
eta_eskertu Bera".
Gauzen aurrean zure
aldarria_hauxe da,
argi_ikusiz gauzetan
Jaun Onaren xera.
Aintza Jaunari zeruz,
lurrez eta_itsasoz,
dena baitago barbar
Harek egindakoz.
Izakietan Hari
aintza sekulakoz.
Amen.