Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Urriak 4

Asisko San Frantzisko
III

Omen dezagun Aita Frantzisko
laudoriozko abestiz.
Lurrean apal zuen jokatu
gabezia_handian biziz.
Orain zeruan dago santurik
goratuenen uztargiz.

Jesusen antza kopiatzea
izan zuen nahi gorena.
Harenganako amorearren
utzi zuen zeukan dena.
Gurutzea ta Gurutzetua
ziren bilatzen zuena.

Zein jarraibide bikaina zigun
Aita Frantziskok paratu.
Zenbatek duen bere bizitza
mirestu ta aukeratu,
asko ta_asko da serafinaren (1)
bizimoldez liluratu.

Gizaki eta gauzen artean
bizi zinena hain aske,
kontsumoaren mundu honetan
zeuri gatozkizu eske;
gutiziatik libra gaitzazu,
ez dugu behar hainbeste.

Done Frantzisko, Gurutzetua
zure maisu ta gidari,
berak sinatu zintuen bere
zeinuz, arima ta_haragi,
Bere santuen baitan, gorespen
Hirutasun Santuari.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa