GRZ^
Urriak 4
Asisko San Frantzisko
II
Jainkoaren pregonari,
Jesusen imitatzaile,
gaixo mingarriz egonik ere,
zuzi piztu, argi zaude,
Frantzisko txiroa zeure
azkenaren aurrez aurre.
Lur gorrian ta biluzik
zautza begiak zerura,
badirudizu gurutzetua
bost zauri ta bost hildura.
Kristo da zure ardura,
zure_ eredu ta lilura.
Obedientzia santuz
onarturik soinekoa,
anaiei gartsu esan diezu
maita dezaten Jainkoa,
pobrezan dezaten soa,
bizi Ebanjelioa. (1)
Negar dagizuten denak
dituzu berbaz gozatu,
"Oihuz hots egin diot Jaunari"
salmoa duzu airatu,
heriotza arrebatu,
ta_azken hatsa jainkoratu. (2)
Frantzisko txiroa, aberats
da sartu Jaunarenean,
garaipen kantuz dute onetsi
dohatsuen batzarrean.
Jaunari,_Hirutasunean,
gorespen betierean.
Amen.