Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Irailak 18

Copertinoko San Jose

Guraso fededunen haur,
Copertinoko San Jose, (1)
Jaunak oso goiz zintuen
argi jainkotarrez eta
zerutar graziaz bete.

Ama Birjinaren bidez
lortuz gero osasuna,
frantziskotar zinen egin,
Jainko Jaunaren aintzari
eskainiz gaztetasuna.

Beti ere Birjina_Amak
zizun lagundu denean:
bai apaizgora iristen,
bai mirariz betetako
apostolutza-lanean.

Xume eta_apal, laztasun
handiz bizi zinen beti,
kontenplazioari ta
otoitzari txit emana,
jainko-gozotan ederki.

"Izan fede", zenioen.
Lagun gaitzazu fedean,
ebanjelizatzen duen
Eliza izan gaitezen
gaur egungo gizartean.

Aintza Jainkoari beti (2)
bere Hirutasunean:
Aitari ta Semeari
eta Espirituari,
aintza sekulen betean.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa