Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

SKL^

Abuztuak 11

Santa Klara
III

Santutasun gozoko
San Frantziskoren lagun,
Klara bedeinkatua,
munduak oparoki
eskura_eskaintzen zizun
ondasun eta_atsegin
bertan behera utzirik,
Ebanjelioaren
jarraile zinen egin
Jesus behartsu, umil [humil, behartsu],
gurutzean josiaz [eta oinazetuaz]
betikoz gustaturik.

Kristo pobrearentzat (1)
zenuen amorez
pobre_egin zinen, Klara;
iguzu, mesedez,
Kristo pobrea uler
dezagun zeuk legez.
Komentuko zokoan
bizitza esaneko,
gabeziazko eta
garbitasunezkoan,
guztia Kristorekin
Jaungoikoaren baitan
ezkutaturik, Klara,
dena bihotz, abegi,
ama zabala zara,
zaindari, santutasun
erakargarriz argi,
maitasunaren sutan. (2)

Kristorekin guztia (1)
Jaungoikoarengan
bizi izan zinen, Klara,
gure bizitzetan,
iguzu, Jaungoikoak
eragina dezan.

Amen.

________________

Amiga de San Francisco, eres de agradable santidad. Bendita Clara, que abandonando los bienes y placeres que el mundo te ofrecía profusamente a la mano te hiciste seguidora del Evangelio, eternamente enamorada del Jesús pobre, humilde, clavado en la cruz. Clara, que por tu amor a Cristo pobre te hiciste pobre, concédenos, te lo pedimos, que comprendamos de veras a Cristo pobre. En lo oculto del convento, en tu vida de obediencia, de pobreza y de castidad, totalmente escondida con Cristo en lo íntimo de Dios, Clara, eres toda ternura, acogida, madre generosa. vigilante, luciendo, con atractiva santidad, en el fuego de amor. Clara, que viviste toda entera con Cristo en Dios, concédenos que Dios actúe en nuestras vidas.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa