Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Abuztuak 11

Santa Klara
II

Betiraunean asmatu
ninduzun, Jaun betiko,
sortu ere Zeuk ninduzun
sortu emakumezko
eskerrak ninduzulako
asmatu eta sortu.

Aitak nola duen gozo
zaintzen bere alaba
hala zure Espirituz
zaindu ninduzun Zeugan.
Eskerrak ninduzulako
asmatu eta sortu.

Eskerrak Umbriagatik,
Klara izenagatik,
lagun San Frantzisko eta
hainbeste ahizpagatik,
eskerrak ninduzulako
asmatu eta sortu.

Bizitza-heriotzengatik
eskerrak, baita ere
ezagutu dudan zure
tasun ederragatik,
eskerrak ninduzulako
asmatu eta sortu.

Aintza Jainkoari bere (1)
Hirutasun ederrean,
aintza bere egintzetan;
aintza gizaldiz gizaldi
ama Klara santuaren
bertute-etsenpluetan.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa