Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Abuztuak 11

Santa Klara
I

Begizta dezagun Klara (1)
Kristori maitez emana
San Damiango tegian,
sagrarioak lotzen du
aldarearen hegian.

Badaki sakramentuan
hantxe duela amoltsu
maitea bere osoan,
gorputz-arima jainkozko
presentzia zinezkoan.

Zintzoki eskaintzen zaio, (2)
maitearekin fido da;
hain du ezagutzen Jesus,
eten barik ari zaio
maite-jario maitetsuz.

Senarrari adi eta
kriseilua olioz plen
beilari bizi da Klara
maitasunaren harian
gogotsu eta gogara.

Maitearekin bat dena
maitearekin bizi da
maitearen maitegoan
ezkongaietan erdizka
ezkon-jaietan osoan.

Aintza Jainkoari bere (3)
Hirutasun ederrean,
aintza bere egintzetan;
aintza Klara santuaren
bertute-etsenpluetan.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa