GRZ^
Abuztuak 2
Portziunkulako Aingeruen Santa Maria
III
Santa Maria Aingeruena,
Portziunkulako begia,
zeuk hartu duzu Rivotortotik
uxatu pobreteria.
Geroztik zerau izango zara
frantziskotarron tegia.
Zer begiradaz behatu ote
dizu Frantzisko txiroak!
Hor landu ditu goi-argitara
bere desira ta_ asmoak.
Horrako tira du tira bakar
loturen hausle txairoak.
Portziunkulatik Portziunkulara
San Frantziskoren txangoa.
Hor aurkitu du Ebanjelio-
-bidea ta misioa.
Hor bertan eman gura_izango du
arnasa azkenengoa.
Portziunkulako Santa Maria
San Frantziskoren guztia,
zeu zaitu jende frantziskotarrak
magala ta babeskia,
iguzu zeure laguntza eta
lehenaldiaren diztia.
Mundu moderno hontan hor zaude
argiontzi itzalezin,
San Frantziskoren xede maiteenen
kutxatila ta ikurrin; (1)
zeure txikian zein handi zaren
zein maitagarri ta_atsegin.
Santa Maria Portziunkulako,
sanfrantziskotarron Ama,
zure_ elizatxo hortara gaude,
zaude zeu ere gugana,
oroitaraziz gure_ enborraren
sustraiak eta_iragana.
Ospe guztia Jainko Aitari (2)
ta Haren Seme bakarrari,
ospe berbera Aita-Semeen
Espiritu Santuari,
ospe ta aintza barkamenaren
Jainko errukitsuari.
Amen.