GRZ^
Abuztuak 2
Portziunkulako Aingeruen Santa Maria
II
Frantziskok dituenean
munduko festak zapuztu,
dei bat entzun du zerutik:
"Zoaz, Frantzisko, arrailduz
doan eliza berriztu".
Badoa otzan Frantzisko,
pobre ta_apal, baina ausart;
kalez ta plazaz dihardu:
"Jaungoikoarren, anaiok,
nork eman nahi dit harri bat?"
Hargintzan ari da bero
horma zaharrak zarpiatuz,
Portziunkulari datxeko,
elizatxo harekiko
xera aparta agertuz. (1)
Bere anaiei diotse:
"Inoiz hemendik kanpora
uxatuko bazintuzte (2)
ta_atetik sartzen utzi ez,
leihoz barnera zaitezte".
Ebanjelio-bizitzan
jaiotetxe_ izan baitzuen
Santa Maria kapera, (3)
azken arnasa ere_hantxe
bertan eman nahi_ izan zuen.
Zugan eliza_ hain ttikia,
harriak dira lekuko,
zugan dira_ haren kantikak;
zure_ eskasia santuan
asaskatu zen Frantzisko.
Aintza dezagun Jainkoa
bere Hirutasun Santuan
San Frantziskoren antzera;
Beraren zerbitzuan biz
gure_egitea munduan.
Amen.