Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

GRZ^

Abuztuak 2

Portziunkulako Aingeruen Santa Maria
I

Portziunkula bai, Portziunkulako
elizatxo apal hura,
Portziunkula bai, Santa Maria
aingeruena deitua.
Portziunkula da Frantzisko Aitak
kuttunen zuen deitura.
Santa Maria aingeruena
barkamenez hornitua.

Munduan ez du Aita Frantziskok
beste loturarik baina
Portziunkulara jotzen du beti
hara tiran du bihotza,
Hura du_iragan une gorenen
gune ta kutxa bikaina.
Han ikusi du bere kastako
seme ta_alaben jaiotza.

Portziunkula bai, hantxe atzeman
zuen Ebanjelioa.
Hantxe azaldu zizkion Jaunak
pobreziaren onurak. (1)
Maitasunak han zuen berotu
senideen erlijioa.
Txoko_hura zuen guztiz maiteena
San Frantziskoren jaidurak. (2)

Santa Maria Aingeruena,
frantziskotarron babesa.
Portziunkulako tegi hortara
agurka gauzkazu ozen;
iguzu pobreen espiritua,
hor bizitako ametsa.
Jesu Kristoren berri onaren
berri on izan gaitezen.

Amen.

Gaia 1: Gorazarrea
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa